Itxi

Amarauna

Larunbatean

Santa Ageda bezpera, 'Amarauna' saioan

L.B. | EUSKADI IRRATIA

Minbiziaren kontrako Nazioarteko Egunean, ahoko minbiziaz hitz eginez hasiko dugu saioa. Sukaldaritzaz jardungo dugu, Santa eskean ariko gara eta Goya sariak ere izango ditugu hizpide.

  • Argazkia: Aizpea Ajuriagerra Uribe

    Argazkia: Aizpea Ajuriagerra Uribe

Larunbata Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Urtean 13.500 kasu detektatzen dituzte Euskadin. Bularrekoa eta biriketakoa dira ohikoenak, baina ahoko minbizirik ere bada. Aner Usarraga dentista gonbidatu dugu 'Amarauna' saiora, ahoko minbiziaz hitz egiteko.

Sukalderako liburu bat ere aurkeztuko dugu, asteburuetan sukaldean saltsan aritzeko denbora gehixeago izaten da, eta? Iker Markinezek Euskal Sukaldaritza Praktikoa, liburua kaleratu du, Ttarttalo etxearekin. Iker Markinez Beasaingo sukaldaria da, eta Ormaiztegin du jatetxea, Kuko, txikia baina berezi-berezia. Bere errezetak bezalakoa. Berria-n argitaratu ditu astez aste, eta bilduma egin dute orain.

Santa Ageda bezperako koplak ere entzungo ditugu. Leitzan, Itziarren eta Arratian kantuan ari direnekin egingo ditugu hartu-emanak. Xabier Sukiak geu ere jarri nahi gaitu kantuan.

Aspaldi kantatu gabe zegoen Mikel Azpiroz ere. Lau Behi berriro elkartu, eta bera kantuan. Onenak diskoa kaleratu zuten abenduan, 20 urte geroago. Igandean, kontzertu bat (bakarra) eskainiko dute Victoria Eugenian, baina larunbatean gurean izango da.

Larunbatean, 10:00etatik 13:00etara, ''Amarauna' saioan kateatuko gara.