Amarauna
Auto informatizatua
Elektrikoa eta informatizatua da Tesla autoa: Etengabe eguneratzen da
Berrizko ZOE enpresak ekartzen ditu bigarren eskuko Tesla auto horiek. 4,2 segundutan 100 kilometroko abiadura har dezakete. Elektrikoak dira eta bateria bidez ibiltzen dira.
-
Tesla
15:11 min
Tesla kotxe elektrikoak Kalifornian egiten dituzte, baina Berrizko ZOE enpresak bigarren eskukoak ekartzen ditu Euskal Herrira. Horietako batean sartu da 'Amarauna', eta Josu Salazarrekin ezagutu dugu kotxea.
Tablet handi baten gisakoa du bolantearen eskuinera, eta horrek ematen dizkio kotxeari berezitasun asko. Google maps-en bidez gidatzen du, kotxea jaso edo jaitsi daiteke, eta 4,2 segundoan 100 kilometro orduko abiadura har dezake.