Amarauna
Larunbata
Iruñeko entzierro musikatua, 'Amarauna' saioan
Zezenen ibilbide bera egingo dute arratsaldean La Pamplonesa musika banda eta Muthiko Alaiak dantza taldearen eskutik. Iñaki Elortza lankideak kontatuko digu egin duten plana zertan den.
-
La Pamplonesa banda
Larunbatean, 16:00etan, 'Entzun arren San Fermin' jo eta kantatuko dute Iruñean eta hortik aurrera entzierroko kaleak zeharkatuko dituzte giro ezin hobean. Entzierro musikatua Iñaki Elortza Euskadi Irratiko entzierro gizonak bultzatu du, eta La Pamplonesa musika bandak eta Muthiko Alaiak dantza taldeak hartuko dute parte. Gerturatzen den orori EiTBren San Fermin zapi gorriak banatuko diezkiete opari. Ordu batzuk lehenago, Elortzak 'Amarauna' saioan kontatuko dizkigu ekimen horren nondik norakoak.
Bilbon eta Donostian ere izango gara, bertako autobus geltokietan. Bilbon autobus geltoki zaharra itxi eta berria egin bitartean behin-behinekoa zabalduko dute larunbatean. Xabier Sukiak kontatuko dizkigu hango berriak. Laida Basurto, berriz, Donostiako autobus geltoki berrira joango da bertan zabaldu duten bizikletentzako aparkaleku zaindua ezagutzera
Emakume kirolariei buruz hitz egingo digute Estitxu Garaik eta Itziar Garciak, eta zinemaz eta literaturaz Leire Palaciosek eta Aitor Abaroak. Brusela eta Londresera ere egingo dugu osteratxoa, Mikel Rotaetxe eta Maider Lacalleren eskutik hango berri bitxiak ezagutzeko asmoz.
agutzeko asmoz.