Amarauna
Rober 2020 misioa
Elgoibartik Martera, bizitza bila
NASAK Rober 2020 ibilgailu zientifikoa bidaliko du 2020an Martera, laginak hartu eta inoiz planeta gorrian bizitzarik egon ote den jakiteko. Elgoibarko A.V.S enpresa ari da proiektuan parte hartzen
-
Arkaitz larman
13:40 min
Elgoibarko A.V.S enpresak parte hartze bikoitza izango du Rober 2020 proiektuan. Haizea neurtzeko bi sensore garatu dituzte, eta gainera, ibilgailuak masta gainean izango duen kamararentzat kalibrazio txartel bat garatzen ari dira. Txartel horrek ez du soilik laginei buruzko oinarrizko informazioa emango baizik eta aztertuko diren laginen fase mineral bakoitzaren konposizioa ere aztertuko du. Misioaren helburua, Martitzen inoiz ura egon bada edo mikroskopioak ikusteko moduko bizitzarik egon bada, balizko bizitza horrek sorttako fase mineralak erakutsiko lituzkeen ebidentziak topatzea da. Arkaitz Larman ingeniaria izan da 'Amarauna' saioan NASArekin elkarlanean garatzen ari diren ibilgailuaren nondik norakoak kontatzen.