Itxi

Amarauna

Donostiako 28. lilatoia

Lilatoia, aldarrikapena eta lehia

Izaro Rubio Lasa izan da txapelduna. 17 minutu eta 53 segundutan osatu du 5 kilometrotako lasterketa. Atzetik, Maitane Guerrero Moriana eta Lorea Ayala Gainberri iritsi dira helmugara

  • 6:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eguraldiak eutsi dio eta aurtengo Donostiako Lilatoia ere arrakastatsua izan da oso. 146 korrikalari ameslariekin abiatu zen lehen edizioa 1990ean, eta, aurtengo ediziorako, 5.760 emakumek eman dute izena. 'Amarauna' saioak bertatik bertara jarraitu du lasterketa.

Emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna aldarrikatzeko lasterketa izan da, baina lehiarako ere izan da tartea. Izaro Rubio Lasa bigarren joan da ia amaieraraino, baina azken 400 metrotan Maitane Guerrero Morianari aurre hartu dio. Helmugan, dena den, biak ala biak elkar besarkatu dira eta elkarrekin ospatu.

Festa giroan egin dute aurtengo lilatoia. Berotzeko aerozumba egin dute bulebarrean eta lasterketa osoan zehar batukada eta txarangak izan dira. Lasterketa amaituta, kalejira eta  lilapotea egin dute alde zaharreko kaleetan.

 

eetan.