Amarauna
Martxoak 12
Muxukatzen ikasiko dugu, igandean, 'Amarauna' saioan
Muxua da Mezua Iñaki Martinez de Albeniz soziologoak eta Mugaritzek bultzatutako ekimena da. Performancea igandean 18:00etan egingo dute Donostiako Tabakaleran. Prestaketa lanetan izango gara.
Muxua da Mezua performancea The Candy Projecten parte da. Ikerketa eta hausnarketa proiektua da, Mugaritzek eta Iñaki Martinez de Albeniz soziologoak orain 3 urte abiatu zutena. Munduko txoko dezberdinetako litxarreriak aztertu, eta, bide batez, litxarrerien bidez elikagaien iraultza jasangarri eta osasuntsu bat gauzatzea da asmoa. Igandean 18:00etan egingo dute Donostiako Tabakaleran, baina, aurretik, 'Amarauna' saioan jasoko ditugu xehetasunak.
Gipuzkoako zaborren zati handiena Mutiloako Lurpe isurtegira doa. Goierri bizirik elkarteak sinadurak jaso ditu, eta baliabide gehiago eskatzen die erakundeei birziklapena bultzatzeko. Elkartearen ordezkari bat eta Mutiloako alkatea izango ditugu.
Betalde, Haizea Barcenilla eta Irati Jimenez ere izango ditugu bisitan igande honetan.
10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuko zara.
zara.