Itxi

Amarauna

Martxoak 26

Neska transexual baten aita, igandean, 'Amarauna' saioan

Chrysalis elkarteko Mikel Juanizen bisita izango dugu.

Neska transexual baten aitarekin hitz egingo dugu, igandean, 'Amarauna' saioan. Hazte Oir elkartearen autobusa Iruñetik atera berritan, transexualitatearen gaiari helduko diogu Mikel Juanizekin.

Chrysallis elkarteko kide da Juaniz. 9 urteko alaba du. Jaio zenean mutila zela pentsatu zuten. Baina ez zen hala. Neskatila dela jabetzeko egin duten bideaz hitz egingo digu. Sexua ez dela aukeratzen, eta ez dela kapritxoa kontatuko digu bere bizipenaren bidez.

Hori, eta askoz gehiago, igandean, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan.