Amarauna
Apirilak 1
Hodeien munduko atlasari begiratuko diogu, larunbatean, 'Amarauna'n
EUSKADI IRRATIA
Onintze Salazar metereologoarekin, Juan carlos Pikabea margolariarekin eta Joseba Cantalejo parapentistarekin hitz egingo dugu hodeiez. Gainera, Korrikako Edinburgoko lasterkariekin bat egingo dute.
-
Donostia. Argazkia: Mikel Gasca
Nazioarteko meteorologia erakundeak hodeien atlasa berritu du. Orain 30 urte egin zuten mapa, eta orain berritu. 12 hodei mota berri sartu dituzte sailkapenean. Asperitas hodeiak, hodei zulodunak, buztandunak... Onintze Salazarrekin ariko gara hodei behaketan, larunbatean, 'Amarauna' saioan.
Gainera, Juan Carlos Pikabea margolariari galdetuko diogu nola ikusten dituen kanpotik. Joseba Cantalejo parapentistak kontatuko digu, aldiz, nola ikusten dituen barrutik eta nolako garrantzia duten hegalarientzat.
Horrez gain, Rodinen 'Je suis belle' eskultura izango dugu hizpide. Biarritzen etxe batean aurkitu dute igeltsuan egindako eskultura, eta larunbatean dira erakustekoek Frantziako altxor nazional hori. Haizea Barcenilla arte komisarioarekin hitz egingo dugu aurkikuntzaz.
Bestalde, Korrikaren aurrenengo asteburuan, haren arrastoari segiko diogu, ez Euskal Herrian bakarrik, atzerrietan ere egiten dute korrika. Edinburgoko lasterkariekin hitz egingo dugu.
Larunbatean, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuko zara.
zara.