Amarauna
Etxean hezi
Miren, seme-alabak etxean hezten dituen ama
Mirenek bi seme-alaba ditu. Eskolara joateko adina dute baina ez dira eskolara joaten. Mirenek eta bere senarrak euren gain hartu dute seme-alaben hezkuntza, euren bizi erritmoa errespetatu nahian.
-
Haurrak pantailarekin
22:04 min
Etxean heztea legezkoa da Ipar Euskal Herrian, Frantziar estatuan eta munduko beste herri askotan. Ez, ordea, Hego Euskal herrian. Hala ere, dozenaka familiak egiten dute hautu hori. Seme-alaben erritmoak eta interesak lehenesten dituzte, ikasketa ofizialen aurretik.
Mirenek eta bere senarrak hautu hori egin zuten orain urte batzuk eta, hala, seme-alabak etxean hezten dituzte, diotenez, seme-alabek nahi duten arte.
Mirenek bere etxeko ateak zabaldu dizkigu eta bere bizitza filosofiaz, etxean hezten diren haurren sozializazioaz, eta abar luze batez hitz egin dugu 'Amarauna' saioan.