Amarauna
Apiriak 29
Bake zutabeak, Gernikarantz, larunbateko 'Amarauna' saioan
EUSKADI IRRATIA
Ongi Etorri errefuxiatuak plataformak deituta, EH osotik Gernikara joango dira ehunka lagun, orduko eta oraingo errefuxiatuak gogoan. Sho Hagio japoniarra eta Akelarre ere izango ditugu.
Oinez, bizikletaz, kotxez edo garraio publikoan. Ehunka lagunek egingo dute larunbatean biharretan Gernikarako bidea bakearen alde eta errefuxiatuak gogoan. 'Amarauna' bidean doazenei batuko zaie larunbat goizean Larrabetzun lehenengo, eta Kortezubin ondoren. 1937ko bonbardaketak eta biktimak gogoan, egun gerretatik ihesi dauden errefuxiatuak aintzat hartzeko eskatuko dute. 16:00etan elkartuko dira zutabe guztiak Muxikan, eta handik abiatuko dira Gernikara ekimenez jositako asteburuan parte hartzera
Egunotan Gernikan izan den japoniar bat ere izango dugu gurean, Sho Hagio. Nagasakiko sarraskiko biktikima izan zen bere familia. Eusko ikaskuntzako kidea eta euskara ederrean hitz egin du.
Akelarre bueltan da, Gatikan eskainiko du bere lehen kontzertua eta kontzertuak piztu duen mugimendua izango dugu hizketagai, larunbatean.
10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna'n kateatuta geldituko gara.
gara.