Itxi

Amarauna

Igandean

Hossain Kaanache, Oriotik Marokorako bidaiatik bueltan, 'Amarauna' saiora

EUSKADI IRRATIA

Gurasoei eskerrak emateko egin du Kaanachek 1.600 kilometroko bidea, Oriotik eta Marokora, gurasoen jaioterriraino.

  • Hossain kaanache eitb

    Hossain kaanache eitb

Hossain Kaanachek gurasoei eskerrak emateko egin du 1.600 kilometroko bidea, Oriotik Marokora, gurasoen jaioterriraino. 'Amarauna' saioan kontatuko digu bidaiako 17 etapak nola joan zaizkion. Bidaian izandako bizipenekin eta ikusitakoekin dokumental bat osatuko du.

Abenturekin jarraituz, Jabi Baraiazarra Mendi Film Festibaleko zuzendaria izango dugu Everestera turismoa egitera doazenen berri emateko. Gainera, Olabide ikastolako batxilergoko hiru ikaslek talentudunen lehiaketa batean parte hartu dute, eta finalera iritsi dira. Euren esperientzia kontatuko digute.

Azkenik, Urko Zurutuza, Xabi Unanue eta Egoitz Gonzalez blogariek osasunarekin lotutako teknologei buruz hitz egingo digute.

'Amarauna' laburragoa izango da igandean, 11:50ean amaituko da, ondoren Realaren eta Granadaren arteko partida izango baita.