Itxi

Amarauna

Maiatzak 7

Frantziako hauteskundeak eta herri galdeketak, igandean, 'Amarauna' saioan

EUSKADI IRRATIA

Frantziako bi presidentegaien 7 diferentziak aztertuko ditugu Andoni Lizeagaren eskutik. Gure Esku Dagok herri galdeketak deitu ditu 52 herritan, tartean, Durangon; hango berri jasoko dugu.

Frantziako hauteskundeak izango ditugu hizpide igandeko 'Amarauna' saioan. Hasteko, bi presidentegaien 7 diferentziak aztertuko ditugu Andoni Lizeagaren eskutik. Bestalde, Zuberoan, Etxarri herrian Fronte nazionalak irabazi zituen hauteskundeak lehenengo itzulian. Marine Lepen izan zen, beraz, boto gehien jaso zituena. % 28. Macronek, % 19 eta Fillonek % 17. 5 mila hegoaldetar dira egunero lanera Iparraldera joaten direnak. Muga planak ditu Lepenek, eta ondorioez jardungo dugu.

Gure Esku Dagok aurtengo bigarren galdeketa uholdea egingo du Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 52 herritan. Andoni Urtzelai Durangoko Gure Esku Dagoko kidea da, eta berak kontatuko digu Bizkaiko herrian galdeketa zer moduz doan.

Donostiako Matia kalea itxi egingo dute igande honetan lehenengoz oinezkoak lasai ibil daitezen. Halaxe egingo dute hemendik aurrera igande guztietan. Xabier Sukia joango da bertara hango giroa helarazteko asmoarekin.

Blogariak ere izango igandean: Joxe Rojas, Josu Lezameta eta Benito Fizekin.

zekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia