Itxi

Amarauna

Maiatzak 13

Iruñeko zezen plaza, barrutik, larunbatean 'Amarauna' saioan

EUSKADI IRRATIA

Iñaki Elortzaren eskutik, Iruñeko zezen plaza ezagutzeko aukera izango dugu larunbat honetan. Venezuelako egoera, gastronomia eta Eurovision lehiaketa ere izango ditugu hizpide.

  • Iruñeko zezen plaza. Argazkia: Jorab

    Iruñeko zezen plaza. Argazkia: Jorab

Larunbat honetan, 'Amarauna' hasteko, Venezuelako egoera aztertuko dugu Iñigo Lamarkaren eta Jon Artanoren eskutik. Ondoren, Eusko Ikaskuntzako Aitziber Salinas etorriko zaigu bisitan Luis Bilbaorekin. Joan den mendeko 50eko eta 60ko hamarkadetan Bilboko arkitekturak Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) sorrarazten zuen liluraz.

AEBko gonbidatuak izango ditugu. Utah-ko Unibertsitatean balleta ikasten ari diren 11 gazte etorri dira Euskal Herrira euskal dantzak ikastera, eta balletak eta euskal dantzek duten lotura aztertuko dugu.

Larunbat gauean izango da Eurovision lehiaketaren finala. Andoni Mutiloarekin ezagutuko ditugu finalera iritsi diren kantuak.

Iruñeko zezen plazara ere egingo dugu osteratxoa Iñaki Elortzarekin, eta, gastronomiari buruz hitz egiteko, Dani Lasa izango dugu.

Larunbatean, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuko zara.

zara.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz