Itxi

Amarauna

Udaltop jardunaldiak

Udaltop: 'Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik?'

"Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza-ohituren aldaketa?"

  • 13:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lasarte-Orian antolatu dira Udaltop jardunaldiak; Udaletako euskara zerbitzuen topaketak dira. Aurtengo leloa: "Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza-ohituren aldaketa?". Bertan izan dira bi egunez, HPS; Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza politikarako saila, Euskaltzaleen Topagunea, Euskal Herri osoko euskara teknikariak, euskara zerbitzuetako buruak… Hizkuntzaren esparruan aginte makila dutenak, Udaletan eta erakunde publikoetan zein gizarte erakundeetan indarra egiteko eta erabakiak hartzeko ahalmena dutenak. Denera 270 lagun inguru. Bertan bildutako potentziala handia izan da, 270 lagun horien artean baitaude, etorkizuneko hizkuntza politikak eta ohitura aldaketak oso hurbiletik biziko, eragingo eta lideratuko dituzten pertsonak.

'Amarauna' saioko erreportaje honetan jaso ditugu erakunde publikoetako eta euskalgintzako zenbait ahots: Kike Amonarriz, Iker Martinez de Luna (Topagunea), Estibaliz Alkorta (Jaurlaritzako euskara sustapeneko zuzendaria), Iñaki Arruti (Lasarte-Oriako euskara teknikaria), Mattin Baso (Baxe Nafarroako euskara teknikaria), Patri Arburua Bortzirietako euskara teknikaria, Paula Casares (Euskarabidea, Euskararen Nafar Institutua), Jokin Larrañaga Arabako Foru Aldundiko euskara zerbitzu burua, Alex Aisa (Donostiako Euskara zerbitzuko teknikaria), Xabier Lizaso pianista eta Andoni Egaña bertsolaria.

Orain arte irlatxo txikiak izan dira euskararen erabilera aktibatzeko zenbait proposamen: Egian euskaraz, Agurainen 75 ordu euskaraz, Lasarteko Euskararen maratoia. Kontzeptu berriak ere ari dira hedatzen Lasarte-Oriatik hasita; euskara entzuteko prest dauden 'Belarriprest'ak, euskara hitz egiteko 'Ahobiziak', 'Irribiziak'… testuinguru honetan, zerbait handia egin nahi da 2018ko Euskararen Egunean. Orain arte irlatxoak izan direnak, hedatu egin nahi dira Euskal Herri osora. 2018an, 11 egunez euskaraz hizketan jarri nahi da Euskal Herria. Proposamen bateratua aurkeztu dute Topaguneak eta HPS hizkuntza politika sailburordetzak.

ailburordetzak.