Itxi

Amarauna

Igandean

Ama izateko erabakia atzeratu eta obuluak izozteaz, 'Amarauna' saioan

EUSKADI IRRATIA

Obuluak izozteaz jardungo dugu igandean. Nerea Garmendia aktorea eta Donostiako IVF klinikako Maria Velasco enbriologoa izango ditugu gure estudioan.

Ama izateko erabakia geroratzean, batzuetan, gero, nahi eta ezin izaten da. Orain ez dela momentua erabaki du Nerea Garmendia aktoreak. 37 urte ditu. Madrilen ari da lanean, Allí abajo telesailean, eta, profesionalki momentu oso onean dagoenez, orain ez du ama izan nahi, baina ama izan nahiko balu ere, aukera hori izatea nahi du. Horregatik izoztu ditu bere obozitoak. Berak kontatuko digu 'Amarauna' saioan nola hartu duen erabakia eta nola egin duen bitrifikatzeko teknika erabilita. Maria Velasco, enbiologoa. Donostiako IVF klinikan aritzen da laborategian eta biak izango ditugu, igandean, 11:00etan.

Ume asko izango ditugu igandean, Euskal Eskola Publikoaren jaia egingo baitute Gasteizen. Euskal Herriko ikasleen guraso elkarteak antolatuta izango da festa Zabalganan, eta han izango da Arantxa Arza.

Bestalde, Urruñako San Frantzisko eskolara ere joango gara. Maiatzean pantailarik gabeko egunak egin dituzte. 10 egun, batera pantailarik gabe. Xabier Sukia izan da Urruñan eta ikasle eta irakasleekin hitz egin du. Teknogoliarik gabeko egun hauek nola joan zaizkien kontatuko digute igandean.

Asteburuan, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuko zara.

zara.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia