Amarauna
Errekaleor bizirik
Manifestazioa Gasteizen Errekaleor erautsi ez dezaten
Karla Berriojalbiz, Errekaleor bizirik plataformako kidea, eta Gasteizko Udaleko Iñaki Prusilla zinegotzia izan dira gurean, auzoaren etorkizunaz hizketan.
-
29:15 min
Pasa den astean gaurkotasunak Bilboko Landa auzora eraman gintuen… badakizue, senar emaztea eta haien 2 seme alabak hil ziren sute baten ondorioz… Eta, gaur, Gasteizko Errekaleor auzoa ezagutu dugu 'Amarauna' saioan. Karla Berriojalbiz, Errekaleor bizirik plataformako kidea, eta Gasteizko Udaleko Iñaki Prusilla zinegotzia izan dira gurean, auzoaren etorkizunaz hizketan.
Gasteizko hegoaldean dagoen auzoa da. 2002. urtetik auzoa erausteko plana du Udalak. Bertako bizilagun gehienak beste auzo batean birkolokatu zituzten baina auzoa erdi hutsik zela orain 4 urte 10 ikasle joan ziren bertara, etxeak okupatu zituzten eta egun 150 lagun inguru bizi dira. Autokudeatutako komunitate bat sortu dute. Okindegia dute, baratzak, liburutegia, aurtzaindegia, frontoia, erakusketa aretoa, elkartruke denda….
Azken asteetan Argi-indarrik gabe daude. Ez etxeetan, ez kalean. Aurki itzuliko omen da argiteria publikoa, eguzki plaken bitartez, udaleko txosten juridiko batek ala derrigortzen du udala, baina Alkateak argi esan du elektrizitate horniketa ez dutela ezarriko, segurtasuna ez dagoelako bermatuta eta auzoa erauntsi egin beharko dela
Eta testuinguru horretan, gaurko manifestazioa deitu du Errekaleor bizirik plataformak. Arratsaldeko 5:30etan irtengo da protesta ama zuriaren plazatik eta Gasteiz zeharkatuta Errekaleor auzoan bertan amaituko da.
Aurrez, 13 zutabe abaituko dira auzo ezberdinetatik eta guztiak bilduko dira Ama Zuriaren plazan. Beste hiri batzuetatik ere autobusak joango omen dira… eta 150 lagunek, persona ezagunek bat egin dute deialdiarekin.
deialdiarekin.