Amarauna
Larunbatean
Cadiztik Bilbora alzheimerraren alde doan lasterketaz, 'Amarauna' saioan
EUSKADI IRRATIA
Larunbatean abiatuko da lasterketa, gaixoen zaintzaileen formaziorako dirua biltzeko. Pertsona ezagun askok parte hartuko dute. Ekimenaren bultzatzaile Joseba Aulestia elkarrizketatuko dugu.
-
Argazkia: Josiah Mackenzie from San Francisco, USA
Cadiztik Bilbora doan lasterketa solidarioa hasiko da larunbatean. Alzheimerra duten gaixoen zaintzaileek formazioa izan dezaten dirua biltzea du helburu, eta pertsona ezagun askok hartuko dute parte. Ekimenaren bultzatzaile Joseba Aulestiarekin hitz egingo dugu 'Amarauna' saioan, larunbatean.
Londresen ere izango gara. Hauteskundeen osteko egoera aztertuko dugu Maider La Callerekin, eta 'Brexit'aren aurrean zer zalantza eta zer kezka dituzten galdetuko diegu Erresuma Batuan bizi diren euskaldunei.
Galdera gehiagori ere erantzungo diegu: zenbat falta da sanferminetarako? nola dago hiria? nork botako du aurten txupina? Iñaki Elortzak argituko digu hori guztia Iruñetik bertatik.
Asteburuan, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuko zara.
kateatuko zara.