Amarauna
Gastronomia-bidaia
Berezi eta merke jateko: Creta, Portugal, Zuberoa, Uxue
Gastronomia bidaia propsatu du Dani Lasak:Moduan eta berezi jateko lau toki: Kretan Mezedopolio Ftouka, Portugal Vila Nova de Milfontesen Tosca de Celso. Zuberoan, Etchemaitia, Uxuen izen berekoa.
-
22:19 min
Bidaia gastronomikoa eskatu diogu Dani Lasa Mugaritzeko berrikuntza taldeko arduradunari 'Amarauna' saioan. Greziako Kretan, Mezedopolio Ftouka aukeratu du. Arrain eta haragi freskoa eta entsalada greziarrak. Portugalen, Atlantikoko kostan den Vila Nova de Milfontes herrian, Tosca de Celso. Etxe-etxeko janaria, parrila eta sukaldean ari dira senar-emazteak. Zuberoan, Larrainetik gora, Pirinioetan, Etchemaitia, etxe-etxeko jakia, Frantziako glamourrarekin zerbitzatua, eta Uxuen, jatetxe klasiko eta gozo bat, etxe klasiko bat sekula hutsik egiten ez duena: Uxue. Laurak moduan jateko tokiak, eta era berean, bereziak.
>