Amarauna
Igandean
Euskal hiriburuetako jaiak, 'Amarauna' saioan
Baiona eta Iruñeko peñak, Donostiako piratak eta Bilboko konpartsak izango ditugu igandeko saioan.
-
2017ko sanferminetako peñetako kartel bat
Hiriburuetako jaietako kideak gonbidatu ditugu igandeko 'Amarauna' saiora. Baiona eta Iruñeko peñetako, Donostiako piratetako eta Bilboko konpartsetako kideak etorriko zaizkigu, eta bakoitzak festak nola bizi dituzten kontatuko digute.
Iñigo Lamarka nazioarteko adituak Qatarri begira jarriko gaitu. Saudi Arabiak, Egiptok, Bahrainek, Arabiar Emirerri Batuek eta Yemenek harremanak hautsi dituzte Qatarrekin, terrorismoari babesa ematen diola aurgudiatuta.
Bermeon ere egingo dugu geldialdia. Izan ere, Artike ibaian landare inbaditzaile batzuek bertako espezieak arriskuan jarri dituzte, eta bertakoek ibaia garbitzeari ekin diote auzolanean. Zer moduz joan zaien ere galdetuko diegu.
Igandeko saioa motzagoa izango da, Euskadi Irratiak arraunari egingo baitio tartea. 10:00etatik 12:00etara izango da.
rong>izango da.