Amarauna
Donibane Garazi
Donibane Garaziko gazteek gaztetxea erosi dute
60.000 euroren truke erosi dute Donibane Garaziko gazteek laister agztetea izango den lokala
-
6:54 min
Urteak egin dituzte Donibane Garaziko gazteek antolatzeko egoitzarik gabe, eta azkenean hiri erdian dagoen espazioa erosi dute 60.000 euroren truke. Hiriko merkatariek lagundu diete finantzaketan eta orain diru bilketa boluntarioa ere ari dira egiten. Gaztetxeak besteak beste euskararen presentzia bermatu nahi du hirian. Maialen Duguin eta Kamila Gratien gaztetxeko kideekin hitz egin dugu Amaraunean.