Amarauna
San Fermin eta Olentzero
San Ferminetako kantuak eta Olentzerorenak zergatik dute doinu bera?
San Ferminetako kantu ezagunak (uno de enero...), Olentzerorenak (olentzero buru handia...) eta Zeledonenak doinu bera dute.
-
6:25 min
San Ferminetan abesti bat ezaguna bada, Uno de Enero... da hori, eskilararen kantu famatua. Euskaraz urtarrilak 1, otsailak 2, martxoak 3 apirilak 4, maiatzak 5, ekainak 6, Uztailak 7 San Fermin!
Musika oso eranskorra, ikasteko erraza: zenbakiak, galtzerdia, media, surrealismoa… festen aurkezpen ona da. Kantuaren egilea da Inazio Baleztena Askarate, baina SGAE ren arabaera kantuaren autore eskubideak TRAYTER delako batek kobratzen ditu.
San Ferminen inguruan galdera asko egin ditzakegu: nork asmatu zuen txupinazoa? Gero hil egin zuten txupinazoa sortu zuena zergatik? Jantzi txuri gorria noiztik eta zergatik? Eta beste galdera bat, entzuten ari garen kantu honekin zerikusia duena, zergatik dira doinu bera San Ferminetakoa eta Olentzerorena?
Olentzero buru handia / entendimentuz jantzia,/ bart arratsian / edan omen du / hamar arruko zahagia./ Ai urde tripa handia! / trialalarala trialalarala, / ai urde tripa handia / trialalarala trialalarala.
Askotan ez gara ohartzen baina doinu bera dute bi kantuek, eta jatorria ere bera dute, ze pentsa ze distantzia gutxi dagoen berez Iruñako jaien eta olentzeroren artean edo San Ferminen eta Olentzeroren artean…
Askok uste dute Olentzeroren kantua sortu zela aurrena eta "uno de enero" koa etorri zela gero. Badirudi ez dela horrela. Inazio Baleztenaren semeak, Javier Baleztenak esana da, bere aitak Nafarroako mendietako musika eta doinu herrikoiak baliatzen zituela, eta horietako doinu bat dela hau ere, gero hitzak jarri zizkion berak. Beraz doinu ezagun honek izan duen lehenbiziko letra "uno de enero… " da. Gero erabiliko zen gabonetako kantuetarako, Olentzeroren kanturako…
Eta Gasteizko jaietan ere bai. Gasteizko bandak jotzen du Celedonen kantua beste doinu honekin nahastuta.