Amarauna
UNESCOko munduko ondare
Lizardoia eta Aztaparretako pagadiak ezagutu ditugu
Zaraitzun dago bata, Iratiko basoan; Erronkarin bigarrena, Belaguan. Koldo Villalba natur gidak eta Oskar Andueza turismo teknikariek eman digute naturgune horien berri.
-
8:27 min
Iratiko Lizardoiako pagadia eta Belaguako Aztaparretakoa "munduko ondare" izendatu berri ditu Unescok. "Salbuespeneko natur gune" direla iritzi dio nazioarteko erakundeak eta handitu egin du haien babes maila.
"Atari Natura"ko Koldo Villalba natur-gidak eta Erronkariko turismo bulegoko Oskar Anduezak eman digute bi pagadi horien berri.