Itxi

Amarauna

'Ehun Kilo' bueltan

"Mutrikun jotzea autoestimuarentzako ikaragarria izan da"

Jon Zabala 'Ehun Kilo' taldeko ahotsa Amaraunean egon da, taldeak Hatortxu Rock jaialdian kontzertua eskaini behar baitu.

  • 14:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azkenaldian badira jaialdi edo kontzertu jakin baterako berriro elkartzen diren taldeak.. Hatortxu Rocken adibidez Kerobia, Deskontrol, edo Ekon bezalako taldeak berriro musika zuzenean eskaintzeko batu egin dira. Eta hori egin dute baita ere, Ehun Kilo taldeko kideek.

1997an desegin zen taldea, Elgoibarren egin zuten azkeneko emanaldia… 6 urteko ibilbidea jorratu eta gero.

20 urte pasa dira geroztik, eta Hatortxu Rock jaialdian kontzertua eskaini behar dute. Aurretik ordea, Mutrikuko gaztetxean beroketa lanak egin dituzte, eta gaur, larunbata, Mendaron dute bigarrena. Mutrikun jotzea "autoestimarentzako ikaragarria" izan dela azpimarratu du Jon Zabalak; jendearen jarrera zoragarria izan zela kontatu du.

Taldea berriro biltzearen arrazoia kontatu du... eta gerorako asmoak zeintzuk diren ere azaldu ditu.