Amarauna
Zuzenbide Zibila
"Blesaren zorrak bere ondasunaren parte dira"
Mikel Mari Karrera Zuzenbide Zibileko irakasle titularra Amaraunean egon da eta Blesaren erantzunkizun zibila seme-alabek oinordekotzan jaso dezaketela azaldu du, herentzia onartzen baldin badute.
-
25:02 min
Miguel Blesaren heriotza dela eta, honek zuen erantzunkizun penala bertan behera gelditzen da. Baina zer gertatuko da Blesak zuen erantzunkizun zibilarekin? Mikel Mari Karrera EHUko zuzenbide zibileko irakasle titularra Amaraunean egon da, herentzien eta erantzunkizun zibilen inguruko argibide guztiak emateko.
Bestalde, Chenoa abeslariaren aitak mantenua eskatu dio alabari, nahiz eta 26 urteetan elkar ez ikusi. Bizitza osoan bi bider egon dira aita-alabak. Seme-alabek gurasoei mantenua eman behar al diote? Noiz eta zergatik? Galdera horri ere erantzuten lagundu digu Mikel Marik, mantenuaren inguruko adibide praktikoak jarrita.