Amarauna
Gasherbrum erreskatea
Gasherbrumetik behera bidean mendizale italiar bat erreskatu dute
WOPEAK proiektuaren azken etapa zen GASHERBRUM I eta II mendiak igotzea. Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza mendizaleen bigarren saiakera egin arren ez dute lortu gailurrak egitea.
-
Gasherbrum erreskatea
23:30 min
WOP fundazioak duela bederatzi urte abiatu zuen WOPEAK ekimena amaitutzat eman du. Proiektuaren azken etapa zen GASHERBRUM mendia I eta II saiakeratan igotzea. Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza mendizaleen bigarren saiakera egin arren ez dute lortu gailurra egitea. Dena den gailurra egin ez badute ere, Italiar mendizale bat erreskatatu dute eta aho zapore gazi-gozoarekin amaitu dute horri esker. Hiru mendizaleek zazpi mila metrotan egindako erreskatearen berri eman dute prentsaurreko batean.
Iñurrategiren esanetan "Fisikoki ongi prestatuta, altuerara egokituta Gasher brum I eta II lotzeko bidea lortuko zutela sinetsita zeuden. Baina bigarren honetan ere eguraldia, zehazki Haizea izan dute etsai. Eguraldi ona behar zuten, lau eguneko tartea, eta haizeak ez du amore eman, 50 kilometro orduko abiadurako ufadak jasan dituzte zazpi mila metrotan."
Ez dute hirugarren saiakerarik egingo.
Etxerako bueltan zetozela kanpamendu basean jakin zuten Valerio Annovazzi mendizale Italiarrak hiru egun zeramatzala bakarrik ez aurrera ez atzera kanpindendan sartuta. Ez zuten zalantzarik izan… Alberto Iñurrategiren esanetan egin beharrekoa egin zuten.
Eta hain juxtu erreskate hori, Annovazziren bizitza salbatzea izan da WOPEAK erakundearentzat balentria handiena, hasierako helburua baina garrantzitsuagoa izan da lorpena. Horregatik zortzi mila metro zortzi pausutan proiektuaren helburua bete delakoan daude, Mikel Renteria WOPEAK-eko sortzailearen esanetan, Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza WOPEAK ekimenaren baloreak, mendiak dituen horiek guztiak ulertu, sentitu, eta zalantza izpirik gabe aurrera eramateko gai izan dira.