Itxi

Amarauna

Italiako ekoizpenak

Cinecitta industriaren 80. urteurrena eta 'The New Pope' Imanol Otaegirekin

Irailean estreinatuko da Sorrentinoren 'The New Pope' telesaila, besteak beste, Italiako Cinecittan grabatutakoa. Industrialdeak 80 urte bete ditu aurten.

  • 14:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Cinecitta zine industriak 80 urte bete ditu aurten. Mussolinik jarri zuen lehendabiziko harria eta helburu propagandistikoekin sortu zuen. Gerora, aldiz, 3000 film baino gehiago grabatu dira bertan eta Estatu Batuetako hainbat film ere bertan grabatu dituzte.

Zinema industriak gainbehera jasan bazuen ere, azken urteotan telebistako ekoizpenei esker Cinecittak gora egin du berriz. Besteak beste, iaz Sorrentinok 'The Young Pope' grabatu zuen bertan. Telesail hau aztertzen lagundu digu Imanol Otaegik, eta irailean 'The New Pope' estreinatuko dela ere kontatu digu.