Itxi

Amarauna

Telesailak Amaraunean

"Espainian ere badira ustelkeriari buruzko telesailak egiteko elementuak"

'1992' telesail italiarrari errepasoa egin eta aurki estreinatu behar den '1993' telesailei buruz hitz egin du Imanol Otaegik

Abuztuaren 31ean '1993' telesaila estreinatuko da Movistar + plataforman. Trilogia baten bigarren zatia den telesail honek Italiako ustelkeria kasu bat hartzen du ardatz. Haria ghobeto ulertzeko '1992' telesailari egin diogu errepasoa. 'Mani Pulite' kasuan zentratzen da eta, fikzioa bada ere, elementu errealekin jolasten duen istorioa da. Benetazko pertsonekin paralelismo dexente ditu eta oso identifikagarriak dira. 25 urte pasa badira ere, ukaezina da gaur egungo ustelkeria kasuekin duen lotura. Horiei buruzko hausnarketa egin du Imanol Otaegik Amaraunean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz