Itxi

Amarauna

Ku kux klan

Talde neonaziak eta supremazistak berpiztu egin dira Donald Trumpekin

ku kux klana legezkoa da Estatu Batuetan. Mikel Reparaz, eitbko berriemailearekin eta gaian aditua den Oskar Alvarez EHUko historia irakaslearekin aztertu dugu berpizkunde hau

Virginiako gertaerak agerian utzi du aurretik ere jakina zena: Donald Trump gertuago dagoela talde supremazistettik, giza eskubideak defendatzen dituzten taldeetatik baino...  Gaiak gaurkotasuna hartu du Virginiako Charlottesville herrian jazotako gertaera larriaren ondoren. James Field 20 urteko gazteak  talde arrazista bateko kidea bera, bere ibilgailuko azeleragailua sakatu eta arrazismoaren aurkako manifestazio baten aurka egin zuen. 32 urteko emakume bat hil zuen.

Trumpen erantzuna oso epela izan da eta bere alderdi kideak ere kritiko agertu dira bere erantzunarekin.

Trump presidente denetik eskuin muturreko taldeak berpiztu egin dira. Berpiztu eta ugaritu: 784 talde ziren 2014ean, iaz, berriz, Trump presidente izateko kanpaina murgildu zenean,  917 . Eta ez dira ezkutatzen. Lasai ateratzen dira kalera heuren iritzi arrazista, homofobo eta antisemista lau aizeetara zabaltzera.

Mikel Reparaz eitbren berriemailea Virginian izan da azken egunotan. Han ikusitakoa eta bizitakoa kontatu digu. Oskar Alvarez EHUko historia irakaslearekin ere jorratu dugu XIXan piztu zen fenomeno hau. Estatu Batuetako historian aditua da bera

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

h

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

h