Amarauna
1939ko bandera
"'Trapu Zaharrak' dokumentalean bi aldeetako testigantzak bildu ditugu"
Jon Garate eta Ibai Zabala ikasleek Unibertsitateko lan modura egin duten dokumentala aurkeztu dute 'Amarauna' saioan.
-
18:11 min
Donostia Kulturak Kontxako estropaden historian bandera bat baliogabetzea erabaki zuen: 1939koa. Oriok irabazi zuen bandera hura, beraz Kontxako 31 bandera izatetik 30 izatera pasako ziren. Donostia Kulturak hori iragarri zuenean oriotar eta oriozale asko ez ziren batere konforme. Ordea, aurtengo arraun denboraldi ofiziala hasi aurretik, Donostiako udalak bere azken erabakiaren berri eman zuen: Oriori ez ziotela palmaresetik banderarik kenduko.
Gai honi buruzko dokumentala egin du ikasle talde batek, Trapu Zaharrak izenekoa. Talde horretako bi ikasle gonbidatu dituzte 'Amarauna' saiora, dokumentalaren prozesua nolakoa izan den ezagutzeko.
tzeko.