Amarauna
Gaizki ateratako saiakera
Franco hiltzeko atentatu saiakera 1948ko Kontxako banderan
1948ko kontxako estropadan Francoren aurkako atentatu saiakera ikusgarri bat egin zen. Laureano Cerrada Santos anarkistak Hegazkinez Francoren Azor itsasontzia bonbardatu nahi izan zuen.
-
6:10 min
Iker Etxebeste Donostiarra arraun elkarteko komunikazio taldeko kideak eta arraunzaleak kontatu digu 'Amarauna' saioan 1948ko irailaren 12an Kontxako estropaden bigarren jardunaldian Francoren aurkako atentatu saiakera ikusgarri bat egin zela.
Laureano Cerrada Santos anarkista izan zen saiakera haren burua. Hegazkinez Francoren Azor itsasontzia bonbardatzea zen asmoa, 175 kilo leherkari botatzea. Pedreña eta Hondarribia lehia bizian zirela iparraldetik sartu zen Kontxako badiara hegazkina “Nord 1202/II Norecrin II” modeloa zena. Hain omen zen kaskarra hegazkina bizikleta deitzen ziotela. Gaizki atera zen saiakera eta diktadorearen beste hegazkin batzuen mehatxuaren aurrean ihes egin behar izan zuten airean.