Itxi

Amarauna

Artikoa margotan

"Artikoa ez da txuria, kolorez josia dago"

Jexux Mari Lazkano Artikoan izan da hilabetez belauntzi batean. Bertako irudiak jaso ditu hiru koadernotan eta orain koadro bihurtu nahi ditu. Esperientzia eder horren berri eman du 'Amarauna' saioan.

  • 12:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Margolari bat artikorako espedizioan' izenburu hori izan dezake ondorengo istorioak. Jexux Mari Lazkano, Bergaran jaioa, 1960an. Margolaria. Estatu Batuetan, Indonesian, Txinan, Suitzan, Italian, Espainian egin ditu erakusketak. Arte Ederren Museoan erebai, San Telmon eta Artiumen, Gugenheimen. “Ikusmira” atzerabegirakoa eduki zuen orain urtebete Kursaalen. Orain, Artikotik bueltan etorri zaigu 'Amarauna' saiora.

Iritsi berria da. 3 mastako belapntzian sartu da, itsas biologoak, zientifikoak, filosofoak eta artistak osatutako talde batekin eta ia hilabetez ibili da izotz artean. New Yorkeko THE ARTIC CIRCLE fundazioak prestatu duen espedizioan. Udako solstizioak erakutsi dizkion paisaiei begira. Bertako irudi eta margoekin bete ditu koadernoak eta koadroak margotzea eta ikusentzunezkoak sortzea da orain bere asmoa.

 

asmoa.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia