Itxi

Amarauna

Larunbata

Onintza Enbeita eta Arantxa Urretabizkaia, aurrenekoz, 'Amarauna' saioan

EUSKADI IRRATIA

Bestalde, Dani Lasa gure kolaboratzailea Etxebarri jatetxeko Bittor Arginzonizekin izango da, Gastronomia Sari Nazionala jaso berritan.

Onintza Enbeita eta Arantxa Urretabizkaia bikotea izango dugu larunbatean, aurrenekoz, 'Amarauna' saioan. Irrati urte honetako bikote berria osatuko dute, eta Katalunia, emakumeen kirola, Garoña eta indarkeria matxista izango dituzte hizpide saioaren hasieran.

Bestalde, Bittor Arginzoniz Atxondoko Etxebarri erretegiko sukaldari nagusiak Gastronomia Sari Nazionala jaso berri du. Dani Lasa eta biak elkarrekin izango dira 11:00etatik aurrera. Gorren ahotsa ere jasoko dugu, Madrilen euren eskaerak egiteko manifestazioa egingo duten egunean. Donostiako Zinemaldian ere egingo dugu kukua, eta, nazioartetik, Jon Artano eta Iñigo Bilbao, Kolonbia eta Mexiko hizpide.

Mexiko hizpide.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia