Itxi

Amarauna

Igandean

Katalunia eta Zinemaldiko palmaresa, 'Amarauna' saioan

EUSKADI IRRATIA

Bartzelonan eta inguruetan dabiltzan euskaldun ezagunekin hartuko diogu neurria urriaren lehenari, eta Itziar Garciak hedabideek berriari eman dioten tratamendua aztertuko du.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Katalunia eta Zinemaldiko palmaresa izango dira igandeko 'Amarauna' saioaren ardatza. Bartzelonan eta inguruetan dabiltzan euskaldun ezagunekin hartuko diogu neurria urriaren lehenari: Samara Velte, Galder Perez, Itziar Aranguren… izango ditugu kronika-egile Kataluniatik, eta Itziar Garcia, berriz, hedabideek berriari ematen dioten tratamendua aztertzen ariko zaigu.

Gainera, Zinemaldiko palmaresa errepasatuko dugu Arkaitz Basterra zinema kritikariarekin, eta Haizea Barcenillarekin gogoratuko dugu Guggenheimek 20 urte dituela, eta bertara datorren erakusketa aurreratu: "Ikusmena ukitu”. Ehungintzari buruzko bere ibilbidea. Digi-talean, Maite Goñi, Luistxo Fernandez eta Gorka Julio.

ta Gorka Julio.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz