Amarauna
Igandean
Bilboko Portua ezagutzeko bidaia, 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Jaia antolatu dute bertan igandean, eta hantxe izango gara. Gainera, Txinara joko dugu, Oteiza museora bisita egingo dugu, eta Bilboko Udaleko youtuberrak ezagutuko ditugu.
32 milioi tona material mugitu ziren iaz Bilboko Portuan. Getxora geroz eta gurutze ontzi gehiago iristen dira, munduko 900 porturi lotua dago. Igandean aukera dago, bertara joan eta portua hurbiletik ezagutzeko, jaia antolatu baitute 10:30etik 14:30era. Hantxe izango da 'Amarauna'.
Bilbotik landa, Txinako Alderdi Komunistaren kongresuko berriak kontatuko ditu Olatz Urkiak. Oteiza Museoko ateak zabalik direla eta haraxe egingo dute bisita, eta Bilboko Udalak Gazteria Sailaren informazioa banatzeko kontratu dituen youtuberrak ere ezagutuko ditugu: Karla Martinez eta Gorka Ruiz. Digi-atalean gora eta behera aste honetan: Luistxo Fernandez, Maite Goñi eta Gorka Julio.
ta Gorka Julio.