Amarauna
Larunbatean
Imanol Lartzabal eta Alberto Zerain gogoratuz, 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Gainera, Lemoizko Zentral Nuklearra piszifaktoria bihurtzeko proiektuaz ariko gara.
-
Alberto Zerain
70 urte beteko zituen bizi izan balitz; horregatik Imanoli egindako murala estreinatuko dute eta 'Amarauna' saioan izango du presentzia kantari donostiarrak larunbatean. Bere lagun eta familiakoen testigantzak eta Arantxa Urretabizkaiak ere emango du harekin izan zuen eta duen loturaren berri.
Alberto Zerain mendizalea ere gogoratuko dute Gasteizen bere lagunek. Aitor Las Hayas eta Zerainen semea izango ditu alboan Unai Urreagak Gasteizen bertan. Dani Lasarekin Lemoizko Zentral Nuklearraren itxuraldaketaz eta piszifaktorietako produktuez arituko dira eta Nazioartean Iñigo Bilbao Mexikotik eta Jon Artano Bogotatik.