Itxi

Amarauna

Kultura

Imanol kantariaren omenezko murala egin dute Donostiako Antigua auzoan

Imanol kantariak 70 urte beteko lituzkeen egunean, haren omenezko horma irudia egin dute Donostian.  Imanol Laburu, kantariaren ilobarekin, eta Maite Berzosa, Imanol Oroituz taldekoarekin solasean.

  • Imanolen murala. Argazkia: EFE

    12:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Imanol Larzabal kantariaren omenez egindako horma irudia edo murala inauguratu dute. Imanol Oroituz taldearen ekimena izan da. Donostian, Antigua auzoan egin dute, kantaria jaio zen etxetik oso gertu, hain zuzen ere, Benta Berri plazan.

Innovart enpresako Mikel Herrero artistak egin du lana zuri beltzean. Muralean, Imanol ageri da kantari, eta alboan honako esaldia idatzita: 'zoaz urruti airean lau haizetara'. Imanol Laburu kantariaren ilobarekin eta Maite Berzosa Imanol Oroituz taldeko kidearekin aritu gara hizketan muralaz.