Amarauna
Igandean
Lau t´erdiko finala eta Bizilagunak programa, 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Gainera, Bizilagunak egunari begira jarriko gara.
Lau t'erdiko finala izango da igandean, eta 'Amarauna' saioan, hari begira egingo gara. Urrutikoetxearen laguna, Beñat Garcia, eta Altunaren osaba, Imanol Altuna, elkartuko ditugu, arratsaldeko partidaren aurretik. Zaratamo eta Amezketa nola dauden neurtzeko. Bestalde, Xabier Sukiak pilotak eskuz egiten dituen artisaua aurkeztuko digu, Ellande Alfaro.
Gainera, Bizilagunak egunari begira, Adama Ixiarren etxera nola joango den kontatuko digute Ordizitik. Iaz 2600 pertsona batu ziren SOS Arrazakeriak prestatutako ekimenari esker. Digitalean, Benito Fiz, Josu Lezameta eta Joxe Rojas.