Amarauna
Larunbatean
Emakumeen kontrako indarkeria eta emakumeen euskal selekzioa 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Sanferminetako bortxaketa hedabideek nola landu duten aztertuko du Maria Gonzalez Gorosarri EHUko Kazetaritza irakasleak, eta Arantxa Urretabizkaiak eta Onintza Enbeitak ere izango dute gaia hizpide.
-
Argazkia: EFE
Larunbatean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, Iruñeko sanferminetako bortxaketaren kasuaren epaiketaz hitz egingo dugu, 'Amarauna' saioan. Hedabideetan gaia nola landu dugun, horixe galdetuko diogu Maria Gonzalez Gorosarriri, EHUko Kazetaritza irakasleari.
Ondoren, Naxari Altuna emakumezkoen futbolaz arituko zaigu, eta Txekiako eta Euskal Herriko nesken futbolaren artean dauden aldeak azpimarratuko ditu.
Halaber, Xabier Alkortak Eusko Ikaskuntzaren mendeurrenaz jardungo du, eta Dani Lasa Mugaritzeko sukaldariak berakatz-zopa izango du hizpide.