Itxi

Amarauna

Kontzertu akustikoa

'Rubio' eta 'Indidxabak' taldea, zuzenean

Gaur gauean kontzertua eskaini behar dute bi taldeek Donostiako Guardetxean eta aurrerapena egin digute Amaraunean

  • 18:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Indidxabak, Rubio eta Hiru Leike taldeek kontzertua eskaini behar dute larunbat honetan Donostiako Guardetxean. Neguko solstizioa aurki dela eta gau berezia antolatu dute bertan.

Jon Santxez 'Rubio' da. Bakarlari modura hasi zen baina dagoeneko lau kidez osatutako banda da. Bigarren diskoa prestatzen ari da momentu honetan.

'Indidxabak' ordezkatzeko, aldiz, Ane Miren Odriozola eta Ana Ayneto gerturatu dira estudiora. Lau kidek osatzen dute taldea eta 2015ean hasi ziren talde modura lan egiten. Gaurkoa gau berezia da eurentzat...

Instrumentuak ekarrita euren musika partekatu dute Euskadi Irratian, 'Amarauna' saioan, zuzenean.

 

 

>