Itxi

Amarauna

Erosketak

"Bitcoina erabiltzen dut urrea 2.0 izango balitz bezala"

Daua Fernandezek artilezko eskulanak saltzen ditu herrietako azoketan. Garai berriekin bat, kriptomonetak ere onartzen ditu, bere salgaien truke. Elorrioko dendetan, berriz, pezetetan ordain daiteke.

  • 15:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jadanik erabili ezin daitezkeen txanpon zaharrek, etxeko tiraderaren baten gordeta eta ahaztuta ditugun pezetek, Elorrion bizi berria hartu dute hilabete honetan. Herriko 57 dendariren ekimenez, Filatelia eta Numismatika taldearen laguntzaz, urtarrilaren 31ra arte, "Pezetara itzulera" izeneko kanpaina abian da. Herriko denden jarduna biziberritzeko asmoz, pezetetan ordaindu ahal izango ditugu Elorrion erositakoak. Izaskun Agirre dendariak eta Juan Mari Lersundi Filatelia eta Numismatika taldeko kideak kontatu digute zenbat diru jaso duten gaur arte.

Daua Fernandezek, berriz, Tolosako azokatik zuzenean, kriptomoneten berri eman digu. Berak egiten dituen artilezko eskulanak kriptomonetekin eros ditzakegu. Fernandez bera ere kriptomoneten erabiltzailea da eta kontatu digunez, nazioartean salerosketak egiteko, askoz ere "errazago, azkarrago eta merkeago" dira, besteak beste, bitcoinetan egindako trantsakzioak. Aurrezkiak ere bitcoinetan gordetzen nahiago du, eurotan edo beste dibisaren batean baino. "Bitcoina erabiltzen dut urrea 2.0 izango balitz bezala", esan digu.