Amarauna
Telebista serie berriak
Aita Santu gazteari buruzko serie berriak hitzik gabe utzi du Vatikanoa
Imanol Otaegik 2018an datozen serie berri erakargarrien rankinga egin digu: "The young Pope", Islandiako "Ofeared", "The Crown" eta "Handmaid´s Tale" ipini ditu goi-goian.
-
14:21 min
2017an aurreko urtean baino telebista gehiago ikusi dugu. Egunero 7 minutu gehiago, batez beste. Guztira 4 ordu egunean, gutxi gora behera. Hortik hasi dugu 'Amarauna' saioan Imanol Otaegirekin telebisitari buruzko solasaldia, eta ondoren, urte berri honetan, erakargarri zaizkion 4 telesail azpimarratu ditu:
1.- 'Handmaid´s Tale': Zientzia fikziozkoa, ultra kristauek beraien ordena ipiniko dute lege martzialak erabiliz. Oso saritua, telesail hau.
2.- 'The Crown': Lady Di-k nola amaituko duen, Margarett Tacherrek hauteskundeak nola irabaziko duen... spoilerrez betetako telesaila baina sekulako arrakasta dakarrena.
3.- 'Ofeared': Islandiako telesaila. Eskenatoki bakartiak, ilunak, hotzak... bere txikitasunean, islandieraz egindako produktua mundu osoan sekulako arrakasta izaten ari da.
4.- 'The young pope': Paolo Sorrentino zine-zuzendariak eginikoa. Vatikanoa hitizik gabe geratu da telesail honekin.
Hortxe Imanol Otaegiren proposamena.
en proposamena.