Itxi

Amarauna

Erreefuxiatuak Ferryan

Ana Elena Altuna, Bilboko portuaz: 'Emakumeen migrazioa tapatuago dago',

Bilboko Portura iristen diren errefuxiatuez aritu gara Ongi etorri Errefuxiatuak taldeko kide honekin. Arazoa larria dela dio, baina larriago emakume migratzaileen kasuan, ezkutuagoan pasatzen delako.

  • 19:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Emakume asko iristen dira Bilboko Portura, hor Ferrya hartu eta Erresuma Baturako bidea hartzeko. Han senideak dituzte askok, edota lana errezago bilatuko duten esperantza. Bi jatorri dituzte, oro har, Afganistan, Pakistan, Kurdistandik datoz asko, eta beste multzo bat, albaniar gazteek osatzen dute. 'Amarauna' saioan azalpenak eman dizkigu Ana Elena Altunak.

Oso egoera larrian iristen dira, eta portuan ere baldintza oso gogorrak jasan behar izaten dituzte. Ongi etorri Errefuxiatuak elkarteko kide horrek deskribatu digu zein egoeratan iristen diren eta egoten diren Bilboko portuan migratzaile horiek.