Itxi

Amarauna

Eutanasia heriotza duina

Ramon Sampedro hil zela 20 urte. Zertan da Eutanasia eskubidea?

Oso gertukoek lagundu zioten aske izaten. Zianuro Potasikoa edan zuen. Eta berak esan zuen moduan, hildako gorputz batean bizirik zegoen burua betirako ixildu zen.

  • 22:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ramon Sampedro hil zela 20 urte. Tetraplegikoa zen bera, eta urteak pasa zituen heriotza duina bere buruarentzat eskatuz. Hiltzen lagunduko ziona ez zigortzeko eskatu zuen. Eta bidez batez, edonork heriotza duina izateko eskubidea defendatu zuen lau haizetara. Azkenean, bere helburua bete zuen 1998ko urtarrilaren 12an. Oso gertukoek lagundu zioten aske izaten. Zianuro potasikoa edan zuen. Eta berak esan zuen moduan, hildako gorputz batean bizirik zegoen burua betirako ixildu zen. Ramona Maneiro akusatu zuen justiziak hiltzen lagundu izanagatik. Baina azkenean, zigorrik gabe geratu zen gertakariak preskribatuta zeudelako.

Historia hura pantaila handira eraman zuen Alejandro Amenabarrek Mar Adentro filmarekin. Ramon Sampedroren azalean, Javier Bardem sartu zen. Zer da duintasuna? Duintasunez hiltzea nahi eta gaizkile baten moduan hil behar izan zuela zioten filman. Bere kolaboratzaileek eskuak bakarrik jarri zituztela. Kontzientzia berak jarri zuela. 20 urte pasa dira Sampedroren historiak denok ukitu gintuenetik. Eta hori aitzakitzat hartuta, eutanasiaren gaian, heriotza duina izateko eskubidearen inguruan gauzak aldatu ote diren jakin nahi izan dugu 'Amarauna' saioan, Iñaki Olaizola antropologoa lagun hartura. Eutanasiaz egin zuen berak Doktore Tesia.

Tesia.