Amarauna
German transgeneroa
'Ama niri ez zaizkit titiak horiei bezala haziko ezta?'
Aluarekin jaio zen German; 3 urterekin ez zitzaion axola mutila izatea, 9 urterekin ez zuen titiak hazterik nahi, 21 urterekin jabetu zen: "mutil transgeneroa naiz, ez dut arazorik nire genitalekin".
-
37:34 min
German Urteaga 23 urteko beasaindarrak bere esperientzia kontatu du 'Amarauna' saioan. Psikologia ikasi du; orain, kirol psikologiako masterra egiten ari da. Bertsolaria eta Gipuzkoako LGTBI taldeko, ZUBIA taldeko aktibista. Sexu genero aniztasunari buruzko hitzaldi eta tailerrak ematen ditu eskola, unibertsitate eta haietatik kanpo ere bai.
3-4 urte zituela, beste bi neskatorekin zihoala, haietako batek galdetu omen zien: “zuek izango al zinatekete mutilak?” eta batek segituan ezetz, berak “bai, ni izango nintzateke mutila”. Besteak “eta operatuko zinateke?” Germanek ez zuen ulertzen adin hartan mutila izateak ze lotura zuen operatzearekin.
8-9 urterekin, amarekin Athletikeko nesken partida bat ikusten ari zela: “ama niri ez zaizkit titiak horiei bezela haziko ezta?” Eta amak, “lasai neska, oraindik ez”. Orduan Germanek pentsatu: “Uff! Ez al da egun hori iritsiko!” Genitalekin ez du sekula arazorik izan baina titiekin bai. Nerabezaroan, oso garai deserosoa pasa zuen bularrak hazten hasi zitzizkionean.
DBH 3 ikasten ari zela lehen aldiz bere buruari galdera: “Tranxesuala ote naiz?” definizioa ikusi zuen eta ez, berak ez zeukan genitalekin arazorik, beraz, ez zen transexuala.
Gerora, konfiantzazko lagun batek, trans munduan dezente zebilenak Germani: “Inoiz pentsatu duzu ea trans zaren? Orduan egin zuen klik, "mutil transgeneroa naiz". Hortik aurrera, sekulako lasaitua hartu zuen.