Itxi

Amarauna

Bertsozale elkartea

Iñaki Muruak lehendakaritza utzi du eta Xabier Gaztelumendik idazkaritza

Talde bezala erantzungo zaio Iñaki Muruak eta Xabier Gaztelumendik izandako ardurei. Lehendakaritza taldeko kideak hauek: Arrate I, Beñat G, Eneritz Z, Igor E, Josu G, Maialen L, Miren A eta Xabi I

  • 9:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko batzar nagusian ofial egin da Iñaki Muruak lehendik aurreratu zuena. Lehendakaritza talde berri bat jarri dute martxan. Iñaki Murua lehendakariak kargua utzi du, baita Xabier Gaztelumendi idazkariak ere. Bertsozale elkarteak lehendakaritza eredu eta talde berri bat du orain. Aurrerantzean talde bezala erantzungo zaio, orain arte Iñaki Muruak 13 urtez, eta Xabier Gaztelumendik 16 urtez izandako ardurei. Lehendakaritza taldeko kideak honakoak dira: Arrate Illaro, Beñat Gaztelumendi, Eneritz Zabaleta, Igor Elortza, Josu Goikoetxea, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Xabi igoa. Hauekin batera zuzendaritza taldean egongo dira:

-         Lurraldeetako elkarteetako lehendakariak: Alaitz Rekondo (NBE), Asier Ibaibarriaga (BBE), Ekaitz Elorriaga (ABE), Saroi Jauregi (GBE), Xumai Murua (BL)

-         Sail arduradunak: Beñat Gaztelumendi (Ikerkuntza), Jone Uria (Sustapena), Oihana Iguaran (Transmisioa)

-         Eragileak: Marta Agirrezabala (Lankuko zuzendaria), Estibalitz Esteibar (Komunikazio arduraduna) eta Aritz Zerain (Koordinatzaile nagusia)