Itxi

Amarauna

Emakumeen salerosketa

Migrazio politikek emakumeen sexu esplotazioekin erlazio zuzena dute

CEAR Errefuxiatuei laguntzeko elkartearekin batera, Ane Garay eta Itziar Gandarias ikerlariek, Saharaz Azpiko herrialdeetatik ihesi datozen emakumeen egoera aztertu dute.

  • 31:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Milaka asko dira urtean zehar, Sahara azpiko herrialdeetatik,  Espainia, Frantzia edo Euskal Herrira iristen diren emakume errefuxiatuak. Giza trafikoen sareak erabili beste erremediorik ez dute izaten, eta horren haritik sexu esplotazioan erori beste erremediorik ez zaie geratzen, sare horiekin duten zorra ordaintzeko. Emakume errefuxiatuen joan etorri horren eta sexu explotaziorako salerosketaren arteko harremana aztertu dute Ane Garay eta Itziar Gandarias ikerlariek. 'Amarauna' saioan esan digunez, argi eta garbi dute Europako migrazio politikek harreman zuzena dutela emakume hauen egoeran. Muga politikek zaildu egiten dute beraien egoera, eta esperientzia benetan gogorrak bizi behar izaten dituztela gogoratu digute haiekin izan dugun solasaldian.