Itxi

Amarauna

Kerman Lejarraga boxeoan

Kerman Lejarraga boxeolaria Europako txapelduna izan daiteke gaur Bilbon

Bilboko Miribillan “Welter” pisuko Europako Boxeo Txapelketa. Kerman Lejarraga Bizkaitarra eta Bradley Skeet Britainiarra aurrez aurre. Violeta Gonzalez gure beste ordezkariak ere borrokaldia du.

  • lejarraga

    18:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilboko Miribillan jokatuko da  “Welter” pisuko Europako Boxeo Txapelketa. Sekulako ikusmina sortu du besteak beste bertan delako Kerman Lejarraga boxeolaria. Aurkari izango du Bradley Street boxeolari britainiarra. Gaueko 23:30 inguru izango da borrokaldia eta hasten denerako aurretik beste zortzi edo bederatzi borrokaldi egitekoak dira eta tartean da gure beste ordezkari bat Violeta Gonzalez.

Kerman Lejarragak Europako Txapelketa irabaz dezake. Morgakoa da, bizkaitarra. 26 urte ditu. 1,75 neurtzen du. 2013an debutatu zuen. 24 borrokaldi egin ditu orain arte, denak irabazi, eta 19 K.Oz

Bere aurkaria Bradley Skeet. 30 urte ditu, 1,85 altuera du. 2010ean egin zuen bere debuta. 28 borrokaldi egin ditu denera.