Itxi

Amarauna

Hitzartu

'Ez daukagu eztabaidatzeko, elkarrizketarako eta parte hartzeko kulturarik'

50 bat lagun elkartu dira Lasarte-Oriako Landaberri ikastolan, erraustegiaren "zero gunean". 'Hitzartu' proiektua hondakinen inguruan herritarren kezkak modu irekian eztabaidatzeko sortu da.

  • 11:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joxe Mari Izeta GuraSOSeko lehendakariak azaldu du Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan zer den 'Hitzartu'. Herritarren galderak modu irekian eztabaidatzeko gunea da. Lasarte-Oriako Landaberri ikastolan jarri du martxan GuraSOS elkarteak proiektua. Izenak argi erakusten duen moduan, herritarrek hitza hartzeko, adostasunetara iristeko eta hitzarmenak lortzeko eztabaida gune bat da. Ideiak proposatzea eta eztabaidatzea da kontua eta ez dira gai librean aritu: hondakinen kudeaketa da gaia.

Ertz asko dituen gaia da.Nola lortu arreta gehiago EITBen? Nola jakinarazi Gipuzkoari hondakinak ondo bereizteko garrantzia? Nola gutxitu erraustegirako hondakinak? Nola bideratu hezkuntza eremutik erraustegiaren arazoa? Nola eutsi umoreari egunero tximinia ikusten dugula? Nola egin sagardo naturala erraustegitik hain gertu? Galdera hauek eta gehiago erantzuteko sortu da 'HItzartu'.  GuraSOS elkarteak antolatu du, eta momentuz, Lasarte-Orian abiatu den 'Hitzartu' parte hartze prozesuaren helburu nagusia da 2030. urtera arteko hondakinen kudeaketa plan bat adostea.