Amarauna
Diabetesa Donejakue Bidean
ANADI Nafarroako Diabetes Elkarteak Donejakue Bidean 6 etapa antolatu ditu
Diabetes gaitza duten hainbat lagunek egingo dute Orreagatik Logroñora arteko bidea.
-
9:21 min
Diabetes gaitza duten milaka herritar daude. Hariketa fisikoa eta elikadura egokiaren arteko oreka mantentzea da gaitzari aurre egiteko sekretua. Helburu horrekin, ANADI Nafarroako Diabetesaren Elkarteak Donejakue bidean sei etapatan egiteko erronkari ekingo dio bihar. Orreagatik Logroñora dauden 140 kilometroak oinez egingo dituzte, gaitzaren inguruko informazioa emateko eta gaiaz hitz egiteko. Ziortza Marzan Usandizaga erizainak eman dizkigu xehetasunak 'Amarauna' saioan.