Itxi

Amarauna

Gorritiko gaztelua

Gorritiko gaztelutik abiatu ziren Beotibarko batailara soldaduak

Gorritiko kaskoan ermita bat dago eta haren azpian gazteluaren aztarnak. Xabier Sukiak eta Beñi Agirrek gorako bidean herritar batekin egin dute topo, Joxe Angel Bernalekin.

  • 16:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herriko gazteluen zerrendan ezaguna da Gorritikoa. Herriko kaskoan, ermita bat dago orain, baina azpian, bista bistan, nabarmen ikusteko moduan daude Gorritiko gazteluaren aztarnak. 'Amarauna' saioan, Xabier Sukia eta Beñi Agirre joan dira bertara, eta gaztelura bidean herritar batekin egin dute topo, Joxe Angel Bernalekin. Elkarrizketa interesgarri bat izan dute gazteluari eta haren jatorriari buruz.

Gorritira abiatu dira Gipuzkoatik. Beñi Agirre ondoan hartuta, A15 Autobian sartu, Nafarroara bidean, Gorozmendi tunela pasa eta segituan, eskuinetara, bide bazterrean utzi dute autoa inguruari begiratu eder bat botatzeko. Paraje horretan daude; aurrean Berastegi, alde batera Gorriti, bestera Ernio, eta azpian Tolosa. Zelai horretan gatazka, borroka historiko bat gertatu zen. Beotibarko bataila, Gipuzkoarren eta Nafarrarren artekoa. Beñi Agirreren hitzetan, berez liskar txiki bat izan zen, baina denborak handitu egin du elur pilota bat bezalaxe.

Santa Barbarako ermitaren azpian aurkitu dituzte Gorritiko gazteluaren arrastoak, dorreak, sugar “Balerdi mendiko tximistaren jainkoa”…. Han gotik Araxes ibaia eta harana ikusten da,  Larraun bailara ere bai, eta hortxe Gorriti, mendien zaindari. Pago artean, gaztelura bidean "gaztelu aldapa" eta "hezurmendi" daude. Toponimiari begira jarri ezkero esanahi bereziak dituzten lekuak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz